2016ko otsailak 3
III. Berdintasun Plana aurkeztu egin da
Berriozarko Udalak gaur aurkeztu du Emakume eta Gizonen III. Berdintasun Plana. Proiektu honen diagnostikoan eta lanketan 50 pertsonak parte hartu dute. Plana lau esku hartze eremutan oinarrituta dago: Toki gobernamendua eta genero-zeharkakotasuna; Emakumeen aurkako indarkeria; Zaintza, erantzunkidetasuna eta eginkizunak bateratzea eta Emakumeen ahalduntzea, parte-hartze soziopolitikoa eta balioen aldaketa.
Dokumentua Udalak herrian berdintasuna lantzeko hartutako konpromisoaren erakusgarria da, zortzi urtez indarrean egonen dena.