Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2026ko apirilak 13

Iker Arroyok hartu du Berriozarko Udaltzaingoaren buruzagitza

Gaur hasten den etaparen apustua Udaltzaingoa sare eta agenda komunitarioan erabat sartzea da.

Foto noticia

Iker Arroyoren inkorporazioarekin, Udalak herritarren segurtasun eredu partekatua eraikitzen jarraitzeko borondatea berresten du. Zuzendaritza berri honek gorputzaren hazkundea eta modernizazioa bizikidetzaren eta gertutasunaren balioak errespetatuz gauzatuko dela bermatuko du, Berriozarko polizia erreferente bihurtu baitute bere zerbitzuaren hurbiltasunagatik, enpatiagatik eta giza tratuagatik.

“Buruzagitza berri honen helburua, gorputza ehun sozialean integratzea eta udalerriko agenda komunitarioan parte hartzea bere eguneroko kudeaketaren zutabe nagusiak izango diren etapa baten buru izatea da”, nabarmendu du Iker Mariezkurrena herriko alkateak.

Agenda Komunitarioa ardatz estrategiko gisa

Gaur hasten den etaparen apustua Udaltzaingoa sare eta agenda komunitarioan erabat sartzea da. Horretarako, Berriozarko auzo, gizarte eta elkarte elkarguneetan parte hartuko du, beste udal zerbitzu eta talde batzuekin batera lan eginez. Hala, tokiko sarearen parte izanik, behar eta gatazken detekzio goiztiarra egin ahal izango da, bitartekaritzan eta herriaren errealitate sozialaren ezagutzan oinarritutako konponbideak ahalbidetuz.

Kudeaketa-tresna modernoak ere sartuko dira, poliziaren erantzuna arintzeko eta zerbitzua etengabe hobetzea bermatzeko. Alkateak azpimarratu duenez, “ikuspegi komunitario honek Udaltzaingoa ordenako indar gisa ez ezik, konfiantzazko zerbitzu publiko gisa ere ikustea ahalbidetuko du”.

Volver arriba