Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2016ko abenduak 12

Ikur frankistak kentzeko lanak Berriozarren

P1090423Berriozarko Udalak azaroko osoko bilkuran adostu zuen Berriozarko hainbat etxebizitzatako ezkaratzetan dauden ikur frankistak kentzea, Nafarroako Gobernuak onartutako Memoria Historikoari buruzko Legea betetzeko. Zehazki, ondorengo kaleetan kokatuak daudenak: Arantzazuko Andre Maria kalea 2-4, Iruñalde kalea 1, Gipuzkoa etorbidea 24, Errekalde kalea 2, Artekale kalea 3 eta Kaleberri 16.

Aipatu akordioa bizilagun komunitateei jakinaraziko zaie, ikur frankistak ken ditzaten. Aldi berean, Udalbatzak onartu zuen herritarrei eta kultur, kirol, alderdi politiko zein bestelako taldeei ekimenarekin bat egiteko eskatzea eta, bide horretan, Udalari jakinaraz diezaiotela ikur frankisten kokapena, horiek guztiak kendu ahal izateko.

Volver arriba