Inauteriak badatoz

Aurten, iaz covid-19ak ezarritako geldialdiaren ondoren, inauteriak ospatuko dira Berriozarren. Otsailaren 25ean, ostirala, 17:30ean hasiko da Euskal Herria plazatik haurrentzako mozorro desfilea. Ondoren, 19:30ean, Txolin konpartsak Berriozarko alde zaharretik Artikarainoko ibilbidea egingo du, Ezkaba mendian barrena. Bertan, Berriozarko inauterietako pertsonaia nagusia ekarri nahi da gogora, Txolin, Artikako alkate frantziar okupazioaren garaian. Okupazio horren aurka borrokatu zen gerrillaria ere izan zen, Espoz y Minaren agindupean.
Mendi-ibilbide honetan hurrengoek hartuko dute parte: Harizdi zanpantzar taldea eta Berriozarko zanpantzar txikia, Berriozarko gaitariak, txatxoak (Txolinen segizioa osatzen duten inauterietako pertsonaiak), Txolin bera eta gabatxoak, gure inauterietako gaiztoak, saltsa jarriko dutenak Txolini segada jarri eta bahitzen saiatuz. Txatxoz mozorrotuta parte hartzera animatzen zaituztegu. Mendia eta iluntasuna zain ditugu.
Larunbatean, hilak 26, inauterietako hainbat jarduera izango dira Berriozarren. Goizean poteoa egingo da Eguzki txarangarekin eta ondoren bazkari herrikoia Euskal Herria plazako karpan.
Plazan bertan, 17:30ean inauterietako desfilea hasiko da karroza, musika eta mozorroekin. Pixka bat beranduago, 19:00etan, haur animazio jarduera bat, 21:00etan herri dantzak gaiteroekin, 21:30ean zezensuzkoa, 22:00etan afaria eta 23:00etatik 3:30era musika. Jarduera hauek guztiak Euskal Herria Plazako karpan egingo dira.
Programa zabal honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.
Egitaraua
Otsailak 25, ostirala
17:30ean Haurrendako mozorro biribilketa. Kalejira Euskal Herria plazatik.
19:30ean Txolinen segizioa. Desfilea mendian zehar, Berriozarko Auzo Zaharretik Artikaraino.
Otsailak 26, larunbata
12:00etan Poteoa Eguzki txarangaren eskutik.
14:30ean Bazkari herrikoia Euskal Herria plazako karpan.
17:30ean Inauterietarako desfilea karroza, musika eta mozorroekin.
19:00etan Haur animazioa, Popi & Zarratrako
21:00etan Herri dantzak gaiteroekin
21:30ean Zezensuzkoa
22:00etan Afaria
23:00etatik 03:30ean Musika
Jarduera hauek guztiak Euskal Herria Plazako karpan egingo dira.