Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2025eko irailak 19

Berriozarko Udaletxean autokontsumorako eguzki-instalazioa

2025eko abuztuan 53.580,00 euroko diru-laguntza eman zaio Berriozarri, eta horrek berretsi egiten du berrikuntzarekin eta tokiko garapen iraunkorrarekin duen konpromisoa.

Foto noticia

Berriozarko Udalak Next Generation EU funtsetako diru-laguntza jaso du, Europar Batasunak eta Espainiako Gobernuak bultzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren barruan.

Ekainaren 29ko 477/2021 Errege Dekretuak 10.338.724,09 euroko zuzkidura ekonomikoa eman zion Nafarroako Foru Erkidegoari, energia-iturri berriztagarrien bidez autokontsumorako eta biltegiratzeko zenbait programatarako laguntzak emateko. Industria, Energia eta Proiektu Estrategikoetako zuzendari nagusiaren urriaren 15eko 121E/2021 Ebazpena argitaratu ondoren, Berriozarko Udalak laguntza eskaera aurkeztu zuen Berriozarko Udaletxean autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaikoa jartzeko proiekturako.

Jarduketa 2022an egin zen, eta 69.341,76 euroko kostua izan zuen udal diru-kutxetan.

2025eko abuztuan 53.580,00 euroko diru-laguntza eman zaio Berriozarri, eta horrek berretsi egiten du berrikuntzarekin eta tokiko garapen iraunkorrarekin duen konpromisoa.

Volver arriba