Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2019ko maiatzak 25

Irakurri, gozatu eta oparitu.

Parte hartu, gozatu eta gozarazi!

Irakurzaletasuna sustatzeaz batera, euskarazko literatura eta herrietako liburutegiak ezagutaraztea dira Berriozarko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak Liburutegi Publikoaren laguntzarekin  antolatutako ekimenaren helburuak.

Martxoaren 12tik maiatzaren 31ra, jarraitu lau pausu hauek:
1. Hartu euskarazko liburu bat Liburutegitik, eraman etxera eta…, gozatu bidaiaz.

2. Irakurritakoan itzuli, irakurle-fitxa ete eta jaso zure erosketa-txekea Liburutegian.

3. Erosi beste liburu bat %35 merkeago zure txekea erabiliz.

4. Oparitu erositako liburua; senide, lagun, lankideren bati… edo zeure buruari, merezi duzu eta.

Txekea erabiltzeko azken eguna: 2019ko ekainaren 15a.

Apiril eta maiatzaren bukaeran, 30 euroko erosketa-txekea zozketatuko da hil horretan parte hartu dutenen artean.

Volver arriba