Iruñerriko Mankomunitatearen Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana
Iruñerriko Mankomunitatea, Nafarroako Gobernua eta Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuaren barnean sartuta dauden udalak orain dela urtebete baino gehiago lanean hasi ziren Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planaren lehen zirriborroan. Berriki, IHMIP-ren Jarraipen Batzordeak proposamenen lehen dokumentua onartu zuen, eta orain prozesu parte hartzaile bizia martxan dago azaroaren 14az geroztik.
Hori dela eta, urtarrilaren 22an, astelehena, 18:30ean, prozesu parte hartzailearen Berriozarko lurralde-saioa eginen da Kulturgunean. Osotara, 35 saio eginen dira Iruñerria osoan: udalerri guztietan eta Iruñeko auzoetan.
Berriozarko saioaren helburuak dira Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planaren inguruan informatzea, zalantzak argitzea eta egon daitezkeen aportazioak jasotzea.