Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2024ko abuztuak 21

Jaietako eraso sexisten aurkako kanpaina

Foto noticia

Berriozarko Udaleko Berdintasun Arloak jaietan eraso sexisten aurrean jarduteko protokoloa eta prebentzio kanpaina aurkeztu ditu urtero bezala. Hauetako ekintza batzuk Berriozarko Talde Feministarekin koordinatuta egin dira.

Alde batetik, 24 orduetan arreta ematen duen telefono bat egonfo da. Gainera, txosnetan eraso sexisten aurkako Punto Morea egongo da, informatzeko, arreta emateko eta laguntzeko gune seguru bat. Aurten egunak eta ordutegia luzatuko ditugu:

  • Ostirala 30 eta larunbata 31, 21:00etatik 02:00etara Ilargi Plazan.

Kanpainan, eraso sexistarik gabeko jaietarako hainbat sentsibilizazio-ekintza egin dira:

  • Protokoloaren azalpena eta kartelen banaketa espazio desberdinetan: tabernak, peñak, etxabeak, txosnak…
  • Zabalkundea webgunean eta sare sozialetan.
  • Ostegunean, abuztuak 22, 19:00etan Kulturgunean, txozna eta peñetako barretan egongo diren pertsonekin formakuntza berezia egingo da, protokoloa eta material banaketa ezagutu dezaten.
  • 1.000 pin banatuko dira esku gorriarekin kiroldegian, liburutegian, Iruñalden, tabernetan… (Jaso zurea banaketa puntuetan)
  • Taberna, peña eta ferianteak animatuko dira abesti ez-sexistak erabiltzera; horretarako, erreprodukzio zerrenda bat emango zaie, abestiekin.

Berriozarren ez ditugu eraso sexistak onartzen! Jai askeak denontzat!

ANTE AGRESIONES SEXISTAS EN FIESTAS FESTETAN ERASO SEXISTEN AURREAN (1)

Helburu berarekin, Berriozarko Udalak bat egiten du Nafarroako Gobernuak antolatutako “Berriozarren gozatu, partekatu eta errespetatu” kanpainarekin. NABIk, NOPLOIk, NGIk eta Hezkuntza Departamentuak sinergiak batu dituzte indarkeria sexistak prebenitzeko eta harreman guztietan tratu onak sustatzeko.

Volver arriba