Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2025eko abuztuak 22

Jaietan euskaraz jantzi!

Foto noticia

Urteko 365 egunetan bezala, jaiak ere euskaraz bizi ahal izatea nahiko genuke; edozein gune zein unetan norberak hautatzen duen hizkuntzan eroso mintzatzea.

Aurten, lehen aldiz “Jaietan euskaraz jantzi” kanpaina jarri da martxan, eta horren bidez herritarrak animatu nahi dira euskaraz mintzatzera, lehen hitza euskaraz egitera.

Horretarako baliabide zenbait sortu dira, besteak beste, txoznetan eta tabernetan euskaraz eskatzeko gida azkar bat, eta tabernari eta txandalarientzako aholku eta hitz erabilienen zerrenda ere. Pegatinak ere eskura izanen dira gune ezberdinetan, arropetan jantzi eta euskarazko komunikazioa bideratzeko.

Horrekin batera, noski, jaietako egitarauan euskarazko jarduerak izanen dira, euskararen arnasgune izanen direnak, baina euskara jarduera eta esparru guztietara zabaltzea da helburua.

Jarraian hainbat aholku uzten dizkizuegu:

  1. Ez izan beldurrik hanka sartzeari eta euskaraz mintzatu, hizkuntzak hanka sartuz ikasten baitira.
  2. Euskaraz mintzatzea ohitura bat da, eta ohitura guztiekin gertatzen den bezala (kirola, erretzeari uztea, dieta…) alda daiteke. Hortaz, beste euskaldunekin gaztelaniaz egitetik euskaraz egitera igaro zaitezke.
  3. Euskaldunen artean euskaraz ere solastu ahal izateko, konplizitatea eskatu behar zaio euskara ez dakienari, euskalduna ez izan arren, lan handia egin baitezake hizkuntzen berdintasunaren alde
Volver arriba