Jaione Mariñelarena, jaietako kartelaren irabazle bigarren urtez
Jaione Mariñelarena Farea berriozartarraren “A tope con las fiestas” kartelak aurtengo Berriozarko jaiak iragarriko ditu.

Jaione Mariñelarena Farea berriozartarraren “A tope con las fiestas” kartelak aurtengo Berriozarko jaiak iragarriko ditu. Lehiaketaren kartel irabazleak hainbat jai-elementu dituen konposizio bat erakusten du, festa-nahasketa bat, hondo berde deigarri baten gainean, horien guztien erdian lehiaketaren leloak izanik. Lan irabazleak 600 euroko saria lortu du, joan den asteazkenean, ekainaren 11an, Kartel Lehiaketako epaimahaiak erabakia hartu ondoren. Egileak aurreko urteko lehiaketa ere irabazi zuen.
Tokiko saria “Denok gara Berriozar/Todos y todos somos Berriozar” lanarentzat izan zen, kartelak Berriozarko dibertsitatea erakusten baitu festetako pertsonen irudien bidez. Neike Martiartu Barrosok 300 euroko saria jasoko du herriko merkataritzarako kupoi batean.
12 eta 15 urte bitarteko kategorian, Aritz Bernal Urbiola izan da “Berriozarren festa” lanagatik saria jasoko duena, 150ko euro tokiko merkataritzarako kupoia. Haurren kategoriari dagokionez, Julen Villafranca Etxarriren “Koloreak” kartela aukeratu da, sari berarekin.