Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2023ko apirilak 29

Jardunaldi Irekia Musika Eskolan

Foto noticia

Seme-alaben musika trebakuntza interesgarritzat jotzen duten familiek, baita hala nahi duten pertsona heldu guztiek ere, Musika Eskolaren funtzionamendua eta hezkuntza eskaintza ezagutzeko aukera izanen dute maiatzaren 10ean, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara, asteazken horretan jardunaldi irekia izanen baita eskolan.

Zuzendaritza taldeak Eskolako 1 Gelan hartuko zaituzte. Halaber, ikasgaiei buruzko eta 2023-2024 ikasturteko matrikulazio epeari buruzko argibideak emanen dizkizue.

Kartela ikusi.

Volver arriba