2021eko apirilak 28
Jardunaldi irekia Musika Eskolan
Seme-alaben musika trebakuntza interesgarritzat jotzen duten familiek, baita hala nahi duten pertsona heldu guztiek ere, Musika Eskolaren funtzionamendua eta hezkuntza eskaintza ezagutzeko aukera izanen dute maiatzaren 12an, 18:00etan, asteazken horretan jardunaldi irekia izanen baita eskolan.
Zuzendaritza taldeak Eskolako 1. gelan hartuko zaituzte. Halaber, ikasgaiei buruzko eta 2021-2022 ikasturteko, matrikulazio epeari buruzko argibideak emanen dizkizue.