2025eko maiatzak 7
Jardunaldi Irekiak Francisco Casanova Musika Eskolan

Seme-alaben musika trebakuntza interesgarritzat jotzen duten familiek, baita hala nahi duten pertsona heldu guztiek ere, Musika Eskolaren funtzionamendua eta hezkuntza eskaintza ezagutzeko aukera izanen dute maiatzaren 21ean, arratsaldeko 17:15etatik 18:15etara, asteazken horretan jardunaldi irekia izanen baita eskolan.
Zuzendaritza taldeak Eskolako 1 Gelan hartuko zaituzte. Halaber, ikasgaiei buruzko eta 2025-2026 ikasturteko matrikulazio epeari buruzko argibideak emanen dizkizue.