Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2025eko maiatzak 8

Memoria Historikoko Jardunaldiak 2025

Gerra zibilean San Kristobaleko gotorlekutik ihes egindako presoak gogoratzeko hamar bat ekintza antolatu dituzte maiatzean Berriozarren.

Foto noticia

Gerra zibilean San Kristobaleko gotorlekutik ihes egindako presoak gogoratzeko hamar bat ekintza antolatu dituzte maiatzean Berriozarren.

Memoria Historikoaren IV. Astearen arrakastaren ondoren, aurten ere Berriozarko Udalak memoria historikoari buruzko jardunaldiak osatzen dituzten hamar jarduera antolatu ditu maiatzean. Gerra zibilean Ezkaba mendiaren tontorrean San Kristobal gotorlekutik ihes egindako presoak omentzeko asmoz, kultur zein kirol ekitaldiak programatu dira.

Jardunaldi hauen abiapuntua Oroimenaren Nafarroako Institutuaren “Hormigoizko mugak” erakusketa izan da, Atlantikoko Harresian eta Pirinioetako Gotorlekuan zehar bidaiatzea proposatzen duen erakusketa, II. Mundu Gerraren testuinguruan eraikitako bi defentsa-azpiegitura ikusgarri, Bidasoaren bokalean ia elkar ukitzen dutenak. Lanak maiatzaren 16ra arte daude ikusgai Kulturgunean.

Maiatzaren 15ean, osteguna, Aitor Garjonek eta Amaia Kowashek “Nombres que recorren el tiempo. Mujeres asesinadas en Navarra (1939-1948)” liburua aurkeztuko dute Liburutegian. Parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea 94830176 edo biblibrr@navarra.es 

Ekitaldi jendetsuenetako bat La Fuga mendi martxa izango da. Maiatzaren 17an, larunbatean, ekitaldi ez-lehiakor bat egingo da, iheslarien ibilbide historikoa birsortuko duena, hiru aukeraren bitartez: 54 km (San Kristobal-Urepel gotorlekua), 28 km (San Kristobal-Saigots gotorlekua) eta 25 km (Saigots-Urepel).

Antzerkirako tartea ere badago. Igandean, maiatzaren 18an, Berriozarko Entzunaretoak “Immatriculaciones, Oh my God!” antzezlana hartuko du, Eliza katolikoak bere izenean erregistratu zituen ondasunak umorez, eta sinesmen erlijiosoarekiko errespetutik, salatzen dituen antzezlana. Bi aingeru inuzente eszena desberdinak aurkezten dituzten zeremonia-maisuak dira.

Ostegunean, maiatzak 20, 19:00etan Kulturgunean, Nerea Perez Ibarrolak Nafarroako Trantsizio garaiko lan gatazkei buruzko hitzaldia emango du.

Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteko (AFFNA-36) Eneko Artetaren eskutik, bi saioko tailerra antolatu da; hilaren 21ean, asteazkena, 19:00etan, Kulturgunean publiko guztiarentzat eta hilaren 23an, ostirala, 19:00etan, Gaztegunean, publiko gaztearentzat.

Berriozarko Alde Zaharreko Matxin aroa abiapuntutzat hartuta, ostegunean, hilak 22, 17:00etan, Ezkaba mendiaren memoriaren ibilbidea egingo da, euskarazko azalpenekin.

Jardunaldiok ixteko, maiatzaren 25ean, 19:30ean, Auditorioan, “Erreka zoko hortan” filma emango dute, Joxepi Iparragirre baserriko alaba zaharrenaren istorioa kontatzen duena, Frantziako mugaren bestaldera gauez pakete astun bat garraiatu behar duen kontrabandista batena.

Azken bi ekitaldiak ere Berriozarko Euskaraldiaren programazioaren barruan daude.

Volver arriba