Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2026ko otsailak 4

Mendiko segurtasun jardunaldiak – Akatsetik ikasiz

Entzunaretoan mendiko segurtasunari buruzko bi hitzaldi izango dira otsailaren 10ean eta 12an.

Foto noticia

“Manta bat motxilan” sentsibilizazio-kanpaink mendiko jarduerak ongi planifikatzeko eta istripuren bat gertatuz gero nola jokatu jakiteko aholkuak bermatu nahi ditu.

Barne Arazoetako Zuzendaritza Nagusiak, Larrialdi, Prebentzio eta Babes Zibileko Zerbitzuen eta Suhiltzaileen Zerbitzuaren bitartez, eta Nafarroako Mendi Kirolen Federazioak abian jarritako ekimenak, Berriozarko Kirol Elkartearen eta Berriozarko Udalaren laguntza du herrian bi hitzaldi antolatzeko eta, era berean, kontzientziazioan laguntzeko:
  • Iran, elurjausi baten konika – Ekaitz Alvarez, Mikel Aristu, Txopin Petrikorena / Istripua eskalatzen – Javier Corera
    • Otsailak 10 (asteartea), 19:00etan, Berriozarko Entzunaretoan
  • “De la roca a la resiliencia: un accidente, un renacer” – Paulina Biegun
    • Otsailak 12 (osteguna), 19:00etan, Berriozarko Entzunaretoan

Animatu!

Volver arriba