Kaldereteak: 2022ko Berriozarko Jaiak
Suteak prebenitzeko, ezingo da ez ikatzik ez egurrik erabili galdarak egiteko. Baimendutako ingurunea gasa erabiliz egingo da.
Izen ematea Kultura Zerbitzuaren bulegoan (Berriozarko Udaletxea) abuztuaren 30era arte, 11etatik 13etara (948301656, cultura@berriozar.es).
Irailaren 4ko 11:30ean, Udalak ardoa banatuko die Eguzki plazan izena eman dutenei; baita bi zabor-poltsa ere: bata berdea (materia organikoa biltzeko) eta bestea horia (plastikoa eta ontziak biltzeko). Poltsok Mankomunitatearen edukiontzietan sartuko dira. Beira, halaber, Mankomunitatearen iglu berdeetan utzi beharko da.
Kaldereteak egiteko tresnak eta materialak, mahaiak eta aulkiak esaterako, parte hartzen dutenen kontua izanen dira.
Jasangarritasuna: berriozartarrak animatzen ditugu jasangarritasunaren aldeko apustuarekin bat egitera. Horretarako, kaldereteetara baxera eta mahai-tresna berrerabilgarriak eraman; garaiko produktuak jan, ekologikoak eta gertukoak, integralak eta bidezko merkataritzakoak; plastikoa ahalik eta gutxien erabili eta hondakinak bereiztu, birzikla daitezen.