Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2020eko martxoak 13

Kasu! Hainbat neurri jendearen arreta eta udal zerbitzuetan

Berriozarko Udalak honako neurri hauek hartu ditu udal jarduerei eta jendearen arretari dagokienez:

  • Berriozarko Udalak edo beste erakunde edo organismoek antolatutako udal jarduera guztiak bertan behera uztea.
  • Udal kirol-instalazio guztiak ixtea.
  • Udal eraikin hauek ixtea: Adinekoen Udal Zentroa, Musika Eskola, Ludoteka, Euskaltegia, Arte-Etxea, Gaztegunea, Kulturgunea, Liburutegia eta Haur Eskola.
  • Berriozarren larunbatetan antolatzen den azoka bertan behera geratu da.
  • Berriozarko haur-parkeak zigilatu dira.
  • Kontrakoa esaten ez den bitartean, Udalaren lantokietan ez da jendearentzako aurrez aurreko arretarik emanen, telefonoz edo telematikoki eginen baita.

Telefonoa: 948 300005
Helbide elektronikoa: berriozar@berriozar.es
Egoitza elektronikoa: https://sedeelectronica.berriozar.es/eu/

Berriozarko Udalak jarraituko du egoeraren garapenaren araberako erabakiak hartzen. Edonola ere, norbanakoaren erantzukizuna eskatzeko unea da, baita kolektibo gisa daukaguna ere. Izan ere, denok lagundu behar dugu bizimodu normala lehenbailehen itzul dadin. Komunitatea gara eta komunitate gisa erantzunen dugu. Eskerrik asko.

Volver arriba