Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2023ko urriak 27

Katuen kolonien kontrola Berriozarren

Foto noticia

Berriozarko Udalak abian jarriko du, azaroaren 1etik aurrera, katuen kolonien kontrola, CER metodoa ezarriz (harrapaketa, esterilizazioa eta itzulera). Lan hori COMERTU taldeari eman zaio zerbitzu-kontratu baten bidez.

CER metodoa kolonia felinoak kudeatzeko eredu etiko eta eraginkorra da, kale-katuen babesa eta ongizatea bermatzen duena, gainpopulazio-arazoak ezabatzen dituena eta katuekin lotutako eragozpenak saihesten dituena. Esterilizazio kirurgikoaren bidez haien kopurua gutxituz doa, eta animaliak babestu eta higienea zaindu egiten da. Metodo honen helburua da katuak harrapatzea eta esterilizatzea, koloniak osatzen dituzten katuak aurkitzea eta erroldatzea, albaitariak esku hartzea (zikiratzea eta belarriak markatzea), egoera orokorra ezagutzea eta parasitoak kentzea, katuak jatorrizko koloniara askatzea, eta laguntzaileen zaintza eta elikatzea izatea.

Udal zerbitzu berri honen xehetasun guztiak ezagutzera emateko, Aurkezpen Publikoa egingo da datorren asteartean, hilak 31, 18:30ean, Kulturgunean.

Volver arriba