2020eko apirilak 15
Laguntza psikologikoa Berriozarren koronabirusak ukitutako pertsonentzat
Berriozarko Udalak laguntza psikologikoa eskaintzen die egoera emozional zaila pasatzen ari diren berriozartarrei. Zehazki, familiar bat edo gertuko pertsona bat hil zaien auzoei eskaintzen zaie, baita ospitalean edo bakarrik dauden pertsonei ere.
Honela eska daiteke hitzordua:
Telefonoz: 948301631 eta 948300005
(astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:30era)
Mezu elektroniko bat bidalita:
igualdad@berriozar.es edo berriozar@berriozar.es
Eman beharreko datuak: izena eta telefono zenbakia.
Ekimen honen nahia da ZAINTZA ondasun publiko gisa aldarrikatzea.
Berriozar, zaintza ardatz:
ZAINDU ingurumena
ZAINDU gu
ZAINDU besteak
ZAINDU gizartea