2020eko irailak 1
Larunblai
Haurrentzako aisialdi jarduera euskaraz, larunbat arratsaldetan.
Urrian hasiko diren jolas-lantegi hauek euskararen erabilera sustatzeko haur talde egonkorrak sortu nahi dituzte. Bide batez, txikiek asteburuan bikain pasatzeko aukera izanen dute. Euskaraz nahikotasunez mintzatzeko gaitasuna duten haurrek parte hartu ahalko dute, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitartekoek.
Argibideak eta izen-ematea (urriaren 2a arte, 10:00etatik 14:00etara) Udaleko Euskara Zerbitzuan (9483000359, euskara@berriozar.es).
Antolatzaileak: Berriozarko Udala eta Euskaltzaleen Topagunea.