Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2019ko martxoak 1

Liburutegiko jarduerak Liburuaren Egunean

Liburuaren Eguna ospatzeko, Berriozarko irakurleek gomendatutako liburuen erakusketa ikusiko ahalko da apirilaren 8tik 26ra: “Liburu hau irakurri behar duzu! Berriozarko irakurleok gomendatzen dugu…”. Gomendioak urtarrilean izandako bozketan jaso ziren. Bi erakusketa izanen dira aldi berean, bata helduentzat gela nagusian eta bestea, haurrentzat, haien txokoan.

Apirilaren 23an “photocall” bat jarriko dugu, nahi duenak “Superliburu” pertsonaiarekin argazkia atera dezan.

Irakurriko duzuen hurrengo liburuaren izenburua argi ez baduzue, zatozte gure bizilagunen gomendioak ezagutzera eta, noski, anima zaitezte prestatuko dugun “photocall”-ean argazkiak ateratzera!

Volver arriba