Liburutegiko jarduerak otsailean
Berriozarko Liburutegiak askotariko programazioa prestatu du hurrengo asteetarako.
Ipuin-kontaketak otsailaren 20an (Xabi Artieda, euskaraz) eta 27an (Sergio Salinas, gaztelaniaz), biak 18:15ean hasita. Saioa bakoitzaren aurreko astelehen eta asteartean hartu ahalko dira gonbidapenak Liburutegian.
Setem Nafarroaren “El sector del cuero en Bangladesh – Larruaren sektorea Bangladeshen” erakusketa ibiltaria otsailaren 18tik 22ra. Erakusketa haurren lanari buruz eta kontsumo arduratsuari buruz sentsibilizatu nahi duen “Arropa Garbia” kanpainaren barnean dago. Antolaketan honako erakunde hauek lagundu dute: Nafarroako Liburutegien Sarea, Emauseko Trapuketariak eta Kamishibaizaleen Elkartea.
Erakusketarekin batera, otsailaren 19an, 17:30etik 19:00etara bi jarduera osagarri eskainiko dira: “El sueño de Lu Shzu” kamishibai kontaketa eta, material birziklatuak erabilita, trapuzko panpina egiteko lantegia. Adina: 4-10 urte (nahi izanez gero, pertsona heldu batek lagunduta). Izen ematea otsailaren 14tik aurrera Liburutegian (lekuak mugatuak dira, izen-ematearen hurrenkera jarraituta).
Otsailaren 21ean, 19:30ean, Josu Jimenez berriozartarrak “Aingurak eta arrangurak” liburua aurkeztuko du.
Bestalde, Setem-ek eta Nafarroako Liburutegiek Mikroipuinen Lehiaketa antolatu dute (haur/gazte eta helduen kategoriak): oinarriak (gaztelaniaz)