Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2017ko martxoak 21

Lurraren kontribuzioa. 2017ko lehen seihilekoa.

Diru-bilketari buruzko araudiarekin bat eginik, jakitera ematen da 2017ko apirilaren 20an hasi dela Lurraren Kontribuzioaren gaineko Zerga (2017ko lehen seihilekoa) ordaintzeko borondatezko epea.

EPEA. Borondatezko ordainketa egiteko azken eguna aurtengo ekainaren 1a izanen da.

Ordainketa CaixaBank eta Rural Kutxaren edozein bulegotan egin ahalko da, aurretik dagokion ordainagiria aurkeztuta; baita Udalaren www.berriozar.eus webgunean ere. Epea bukatuta, diru-bilketari buruzko araudi orokorraren araberako errekarguak gehituko dira eta premiamendu-bidetik kobratzeko izapideak hasiko dira.

Volver arriba