2024ko apirilak 12
Maiatzak 12: Lorearen Eguna
Maiatzaren 12an, igandea, goizeko 10:30ean, nahi duten guztiek parte hartu ahalko dute Lorearen Egunean. Loreak Plazaola kalean landatuko dira aurten (Natur Gelaren ondoan).
Izen-ematea multzoka eginen da. Horretarako familiek, taldeek edo elkarteek 948 012 012 telefonora deitu behar dute edo www.berriozar.eus webgunean eskaera egin. Epea: maiatzaren 3tik 8ra.
Obra eta Lorezaintza Zerbitzuak landareak eta behar den tresneria jarriko ditu jendearen esku. Hala ere, tresneria eramateko aukera duenari eramateko eskatzen diogu, Udalak jarriko duena denontzako nahikoa izanen ez delako.
Lana bukatuta, Lantxotegi Elkarteak prestatutako otamena eskainiko da.
Anima zaitez eta parte hartu! Zure laguntza behar dugu Berriozar jasangarria lortzeko.