Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2024ko abuztuak 9

Maila laranjako tenperatura maximoen abisua

Foto noticia

ALERTA: 2024/08/10 13:00  2024/08/10 20:59. Tenperatura maximoa: 39 ºC. 

Bero zakarra denean, osasun arazoei aurrea hartzeko, gomendatzen da:

  • Eguzkitik babestea, eta ez ateratzea kanpora edo ez egitea ahalegin fisikorik ordurik beroenetan (12-17 h.).
  • Ur eta likido fresko gehiago edatea, maiz eta egarri izan baino lehenago.
  • Ahal dela ez edatea edari alkoholdunik, kafeinadunik edo azukredunik.
  • Tenperatura freskoan egotea: ur freskoarekin busti, bainatu edo dutxatzea, haizegailua edo aire egokitua erabiltzea edo toki klimatizatuetara (zinemak, kafetegiak, saltokiak…) joatea.
  • Arropa arina erabiltzea, eguzkitako krema ematea eta eguzkitako betaurrekoak janztea.
  • Bereziki, adinekoak, 4 urtetik beherakoak, haurdunak edo eritasun kronikoak dituzten pertsonak zaintzea. Adinekoen kasuan (familiakoak, lagunak, auzokoak, etab.), haiekin harremanetan jartzea egunean bitan gutxienez, eta ziurtatzea ongi daudela eta neurri horiek hartzen dituztela.
  • Lantokietan: Arreta handiz betetzea prebentzio-neurriak, estres termikoa izateko arriskua murrizteko.
  • Osasun-zerbitzuekin harremanetan jartzea, sukar handia denean, kontzientziaegoera aldatzen denean, zorabiatuta dagoenean edo portaera aldatzen denean.

Volver arriba