Martxoaren 8a. IXILARAZI MATXISMOA

Martxoaren 8a, emakumeen nazioarteko eguna dela eta, Berriozarko Udalak bat egin du beste toki-erakunde batzuekin batera egindako kanpainarekin, “Ixilarazi matxismoa” leloarekin, sentsibilizatzeko gaur egun informazioaren teknologiek eta, oro har, ingurune digitalek erreferenteen eta/edo programa feministen aurkako eraso antolatuak eta deskalifikazioak sustatzen dituzten espazioak sortzea erraztu dutela, berdintasunaren arloan egindako edozein aurrerapen edo lorpenen aurka. Feminismoarekiko eta emakumeekiko gorrotoaren diskurtsoa Interneteko espazioak betetzen ari da, eta manosfera deitzen diogun horretan biltzen da. Esparru horretan, matxismoa antolatu egiten da, eta bertatik zabaltzen dira mezu antifeministak eta misoginoak.
Matxismo digital hori komunikatzeko eta harremanetan jartzeko modu berri bat da, batez ere gazteengan eragina duena.
Egun horren inguruko ospakizunetarako hainbat jarduera programatu dira, hemen kontsulta ditzakezunak (Ikusi kanpainaren programazioa eta bideoa).
Gainera, otsailaren 28ko osoko bilkuran adierazpen instituzional hau onartu zen. (Manifestua ikusi).
Herritarrak gonbidatzen ditugu antolatutako jardueretan parte hartzera eta materialak zabaltzera.