Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2025eko maiatzak 7

Berriozarko Francisco Casanova Musika Eskolan izen ematea (2025-2026)

Oraingo ikasleentzako matrikulazio epea: maiatzaren 19tik 21era. Ikasle berriak: maiatzaren 27tik 30era.

Gure ikastetxean musika prestakuntza 4 urteko haurrekin hasten dugu. Jolasaren eta abestien bidez, ikasle txikienen erritmoa, gaitasun psikomotoreak eta entzumen eta ahots gaitasunak sustatzen ditugu. Izan ere, ikaste prozesua, jolasa eta gozamena uztartzen ditugu.

Geroago, instrumentu ezberdinen ageriko eta ezkutuko ezaugarri guztiak ezagutarazten ditugu: pianoa, gitarra klasikoa eta elektrikoa, saxofoia, oboea, biolina, akordeoia, trikitia, txistua, zeharkako txirula, klarinetea, tronboia, bonbardinoa, tronpeta, baxu elektrikoa eta bateria.

Profesional tituludunen talde oso bat dugu, irakaskuntzan esperientzia handia duena, eta horietako batzuek euskaraz ematen dituzte eskolak. Gustura hartuko eta lagunduko dute pertsona bakoitzaren onena lortzen.

Bestalde, matrikulazio epea zabalduko da oraingo ikasleentzat maiatzaren 19tik 21era (biak barne) eta ikasle berrientzat maiatzaren 27tik 30era (biak barne).

Orri informatiboa 2025 2026

Tasak eta epeak

Volver arriba