Memoria historikoari buruzko astea. Berriozar 2024

Berriozarko Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu bere IV. Memoriaren Astean. Jose Ramon Urtasun artistaren ‘No os olvidamos, Navarra 1936’ erakusketak emango dio hasiera. Erakusketa maiatzaren 9tik 22ra egonen da ikusgai Kulturguneko Hallean.
Maiatzaren 15ean eta 16an Paz Asínen “Olvido Flores de Tefi” antzezlana eskainiko da Euskal Herria Plazan kokatuko den gurdi batean. Izena eman beharko da cultura@berriozar.es helbidera idatzita edo 948301656 telefonora deituz.
Asteari amaiera emateko, maiatzaren 18an, larunbata, Udalak Hiru Herrik antolatutako ‘La Fuga’ Mendi Lasterketan parte hartuko du laguntzaile gisa. Lasterketa San Cristobal gotorlekutik abiatuko da, Ezkaba mendiaren tontorrean, goizeko 8:00etan. Egun horretan, gainera, Jovino Fernándezen omenezko eskultura bat inauguratuko da Urepelen, 1938ko Ihesaldian muga zeharkatzea lortu zuten 4 presoetako baten omenez. Ihes egin zuen tokiko Ezkaba mendiko harriak eutsiko dio eskulturari, Udalak emanda.
Udalak programatutako jarduera guztietan parte hartzeko deia egin du, hauen barietate eta kalitateagatik, baina baita gaiaren garrantziagatik. Berriozarko Udalak egiaren, justiziaren eta memoriaren aldeko konpromisoa berresten ditu, diktadura frankistaren negazionismoa eta errepresioa leku askotan goraka doan une honetan.