Mendialdia 2025

BKE Mendi Eskolak antolatzen duen Berriozarko mendi zikloaren bigarren edizioarekin itzuliko da Mendialdia. Martxoan erakusketak, antzerkia, hitzaldiak eta mendi proiekzioak izango ditugu gai sozialekin. Hori guztia artearekin eta sorkuntza artistikoarekin lotuta.
Hauxe da aurtengo programazioa:
- Otsailaren 12tik martxoaren 12ra: Ilustrazio eta argazki lehiaketetarako lanen aurkezpena (Erakusketa kiroldegian martxoaren 13tik 26ra)
- Martxoak 3-14: “La montaña en femenino” (Jon Martinez Ibarra) erakusketa Kulturgunean
- Martxoaren 13an: “Mendia” antzezlana (Mikele Urroz). Euskarazko estreinaldia Nafarroan. Sarrerak aldez aurretik hemen edo leihatilan ordu erdi lehenago
- Martxoak 20: Proiekzioa eta hitzaldia: “Konfiantza itsua” (Ana Zamorano) Labarga elkartean. Sarrera librea
- Martxoak 27: Herriko emanaldien eguna. Zulo Alai Elkartean. Sarrera librea:
- “Kazbek, izotzezko mendia” (Amaia Arangiz, Guratz Azpirotz, Olatz Azazeta)
- “El río subterráneo del Monte Perdido” (Jose Javier Ruiz Zubikoa, Jotas, Grupo Espeleología Otxola)
- Jarduera, argazki eta ilustrazio irabazleen proiekzioa.
BKE Mendi Eskolak, “Mendialdia’25” zikloaren baitan II. Ilustrazio eta Argazki lehiaketa herrikoia antolatu du. Helburua, mendizaleok egindako argazki eta ilustrazioak bildu eta erakusketa batean jasotzea da, martxoaren 13tik 26ra Berriozarko Kiroldegian erakusgai egonen dena. Argazki eta ilustrazio irabazleak publikoak erabakiko ditu erakusketan egonen den kutxan sartutako botoen bidez. Mundu guztia deitzen dugu argazki zein ilustrazioak aurkeztera, ahalik eta parte-hartzaileena izan dadin.
3 kategoria egonen dira:
- Argazki lehiaketa (adin guztietarako)
- Helduen ilustrazio lehiaketa
- Haurren ilustrazio lehiaketa
Mendiko jarduera onenen lehiaketa instagram bidez izango da, @bkemendieskola kontuan. Martxoaren 24ko astean bidali beharko dira jardueren argazki edo bideoak. Informazioa aurrerago emanen da.