2019ko ekainak 23
Musika Eskolako ikasketak diruz laguntzeko deialdia. 2019/2020 ikasturtea
Musika Eskolako 2019/20 ikasturteko dirulaguntzen eskaera egiteko epea zabalik egonen da 2019ko ekainaren 15etik uztailaren 1era.
Interesdunek eskabidea eta deialdian aipatzen diren gainerako agiriak aurkeztuko dituzte Berriozarko Udaletxeko Auzo-Bulegoan 8:00etatik 13:30etara, edo erregistro elektronikoaren bidez (egoitza elektronikoa) ekainaren 15etik uztailaren 1era. Eskaera aurkezteko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako bat ere erabili ahalko dute.