Berriozarko Udal Informaziorako Aldizkaria sortu da
Aldizkaria urtean bost aldiz argitaratuko da eta Berriozarko etxe guztietan banatuko da, herritarrek Udalaren jardueraren berri izan dezaten.

Aste honetan Udal Informaziorako Aldizkari (UIA) berriaren lehen alea argitaratu da, Berriozarko Udalak abiarazia, herriko bizilagunek izan dezaten udal alorrek egiten duten jarduera guztiaren berri. Horrez gain, bestelakoak ere agertuko dira, hala nola dirulaguntzak eta laguntzak emateko deialdiak, denetariko programazio, ospakizun eta jaiak, obra eta proiektu berriak, eta beste.
Aldizkaria urtean bost aldiz argitaratuko da eta Berriozarko etxe guztietan banatuko da, herritarrek Udalaren jardueraren berri izan dezaten eta udalerriko balioak eta berezitasunak hobeto ezagut ditzaten.
Bertsio inprimatuaz gain, aldizkaria udalaren webguneko azalean ere argitaratuko da. Herritarrekiko komunikazioa mantendu eta indartzeko asmoz, zenbaki guztiak orrialde honetan bilduko dira, kontsultatzeko moduan egon daitezen.