2023ko apirilak 5
Nafarroako Parlamenturako, Udaletarako eta Kontzejuetarako Hauteskundeak. Hautesle-zerrendak ikusgai

Udaletako eta Nafarroako Parlamenturako 2023ko maiatzaren 28ko hauteskundeetako hautesle-zerrendak jendaurrean egonen dira apirilaren 10etik 17ra, Hauteskundeen Erregimen Orokorrari buruzko 5/1985 Lege Organikoak 39.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Lanegun horietan, interesatuek hauteskunde-erroldako zerrendak ikusi ahalko dituzte Berriozarko Udalaren Auzo Bulegoan (8etatik 13:30etara, Euskal Herria Plaza, 1), baita horietan sartzeko edo ateratzeko erreklamazioak egin ere.
Halaber, telematikoki kontsulta daitezke Cl@ve sistemaren edo ziurtagiri elektronikoaren bidez, helbide honetan: INE – Egoitza elektronikoa – Hautesle-zerrendak ikusgai.
Erreklamazioak aurkezteko epea luzaezina da.