Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2025eko urriak 30

Neguko Euskal Tetratloia – Mus eta mahai jokoen txapelketa

Izen emateak azaroaren 25a baino lehen.

Foto noticia

Berriozarko Euskara Taldeak ahobizi eta belarriprest direnak elkartu nahi ditu tabernen beroan musean eta mahai jokoetan aritzeko.

Neguko txapelketa antolatu du, euskaraz, eta euskaraz aritzeko gaitasun minimoa dutenek eman dezakete izena azaroaren 25a baino lehen, bikotean edo bakarka (ondoren bikotea osatzeko).

Saria Errigorako produktuen saski eder bat izanen da.

Egun horretan bilera egingo da jokoaren formatua, lekuak eta egunak zehazteko.

Txapelketa hauek “Neguko Euskal Tetratloia” deitutakoaren barruan kokatzen dira. Lauetatik lehena izango da hau, eta beste hiru jarduera izanen dira aurrerago.

Izen ematea 658397137 telefonoan egin behar da, whatsap bidez.

Volver arriba