Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2025eko abuztuak 8

Udalaren futbol zelaiko belar artifiziala aldatzeko obrak

Abuztuaren 11tik 25era, biak barne.

Foto noticia

Mondo Ibérica, S.A.U.k, San Agustin kaleko futbol-zelaiko belar artifiziala ordezkatzeko obren kontratuaren enpresa esleipendunak, baimen-eskaera aurkeztu du larunbat, igande eta jaiegunetan lan egin ahal izateko, ezarritako epeak bete ahal izateko eta lana behar bezala burutzen dela bermatzeko.

Era berean, materialak kargatzeko eta deskargatzeko lanak, makinetarako sarbidea eta segurtasuna bermatzeko, San Agustin kalean lekua erreserbatzea eskatu da, galtzadaren bi aldeetan, zelaiaren ondoan dagoen zebrabide amaieratik Errekaldea elkarguneraino, abuztuaren 11tik 25era, biak barne.

Kirol-jarduerari berriro ekiteko, ezinbestekoa da kontratuan ezarritako epeak betetzea.

Ezarritako ordutegitik kanpo edo jaiegun guztietan zaratagatik eragozpenak sor ditzaketen lanak soilik baimendu ahal izango dira bide publikoan, premiagatik edo arriskuagatik, eta eragozpenak direla-eta egunez edo lanegunetan egin ezin diren kasuetan. (Art. Berriozarko Kutsadura Akustikoaren Prebentzioaren Ordenantzaren 29.1 artikulua).

Hori guztia dela-eta, honako hau erabaki da:

Lehenengoa.- Mondo Ibérica, S.A.U. empresari, datorren abuztuaren 15ean, jaiegun nazionalean, udal futbol zelaiko berlardi artifiziala aldatzeko lanekin jarraitzeko eta asteburu, larunbat eta igandeetan lan egiteko baimena ematen zaio, obrek irauten duten bitartean.

Bigarrena. – San Agustin kalean lekua erreserbatuko da, kalearen bi aldeetan, zelaiaren atearen ondoan dagoen oinezkoen bidegurutzetik Errekaldea kaleako izkinaraino doan zatian, 2025eko abuztuaren 11tik 25era bitartean, biak barne, materiala kargatu eta deskargatzeko eta makinak errazago sartzeko.

Baimendutako enpresak abuztuaren 11 baino lehen egin beharko du erreserba. Edozein zalantza argitzeko edo laguntza behar izanez gero, Berriozarko Udaltzaingoarekin harremanetan jar zaitezkete, 639 400 906 telefonora deituz.

Hirugarrena.- Erabaki hau Mondo Ibérica, S.A.U.ri jakinaraztea. eta Berriozarko Udaltzaingoari.

Volver arriba