Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2019ko abenduak 18

Olentzero eta Mari Domingi, 2019

Abenduaren 24an, asteartea, Olentzero eta Mari Domingik urteroko bisita eginen dute Berriozarren.    Kalejira Lantzeluze parketik abiatuko da arratsaldeko 6etan eta Ilargi parkean bukatuko da 7ak aldera. Bukaeran, bien mezua entzun eta gero, nahi duten haurrek aukera izanen dute haiekin egoteko. Bertaratzen direnek musika taldeak, dantzariak, zalgurdiak, animaliak eta abar aurkituko dituzte.

(Ibilbidea: Lantzeluze parkea, Errota, Zortziko, Artika, Gipuzkoa etorbidea, Auzalor, Etxaburua, Aranzazu, Iruñalde, Artekale, Ilargi parkea).

Kartela ikusi