Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2025eko apirilak 28

Terrazak eta beladoreak jartzea arautzen duen udal ordenantza

Joan den apirilaren 3an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean ostalaritzako terraza eta beladoreen instalazioa arautzen duen udal ordenantzaren behin betiko onespena.

Foto noticia

Joan den apirilaren 3an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean ostalaritzako terraza eta beladoreen instalazioa arautzen duen udal ordenantzaren behin betiko onespena.

10 urte bete dira ordenantzaren azken aldaketa onartu zenetik, zeinak ostalaritzako negozioen titularrei arau-esparru bat eskaintzen baitzien mota horretako instalazioak arautzeko, jarduera ekonomikoaren garapena eta aisialdirako eta atsedenerako eskubidea uztartu nahian; iaz, aldaketa-prozesu bati ekin zitzaion, ordenantza gizartearen benetako beharretara egokitzeko.

Ordenantza honen helburua da herritarren eta ostalaritzako establezimenduen arteko bizikidetza bezalako alderdi garrantzitsu batean eragitea; kontuan izanik, batez ere, pertsonen zirkulaziorako pasabidea eta, bereziki, mugikortasun-arazoak eta zentzumen-urritasunak dituztenak, inguruko etxebizitzetara iristen den zarata, okupatutako lekuen garbitasuna edo ixteko ordutegia. Horrez gain, kontuan hartzen du hiri-ingurunea edertzeko eta harmonizatzeko terrazak eta beladoreak jartzearen aldeko apustua.

Testuan hainbat berrikuntza jasotzen dira, hala nola, terrazen urteko behin-behinekotasuna, jar daitezkeen elementuen ezaugarriak, udal lizentzia lortzeko eta tramitatzeko baldintzak, instalatzeko baldintzak, epeak eta jartzeko ordutegi berriak. Lokala irekitzen denetik aurrera izango da, baina inoiz ez 8:00ak baino lehen, eta kendu egingo dira, igandetik ostegunera 23:00ak arte eta ostiral, larunbat eta jai bezperetara arte. Ez betetzeagatiko arau-hausteak eta zigorrak ere arautzen ditu.

ORDENANTZA OSORAKO ESTEKA

 

Volver arriba