Osoko bilkuran aniztasun sexualaren eguneko manifestua onartu da (ekainak 28)
EKAINAK 28, ANIZTASUN SEXUALAREN EGUNA. MANIFESTUA
Berriozarko Udalak, urtero bezala, ekainaren 28a ospatu nahi du, aniztasun sexualaren eguna eta LGTBI pertsonen duintasuna babesten duena.
Aurten minez, amorruz eta gaitzespenez; duela gutxi Orlandon (Florida) izandako gertakari homofoboa dela eta. Bertako dantzaleku batean hiltzaile homofobo batek 50 pertsona hil eta beste 53 zauritu zituen, ekainaren 28aren harira ospatzen ari zen festa gay batean.
Atentatu terrorista, artekarik gabe, gaitzesten dugu eta hil zituzten pertsona guzti horien heriotza sakonki sentitzen dugu eta horien familiei eta zaurituei gure elkartasuna adierazi nahi diegu.
Irmoki salatzen dugu edozein pertsonak, bere izaera sexuala dela edota genero identitatea dela, pairatzen duen idarkeria edo bazterkeria.
Erakunde publikoa garen heinean, LGTBI komunitatearen eskubideen defentsarako kanpainak egiten jarraituko dugu, aniztasun sexuala eta afektiboa errespetatzeko lanketa egiten jarraituko dugu ikastetxeetan eta, oro har, gay, lesbiana, bisexual, transexual edo intersexualen berdintasuna eta tolerantzia lantzeko ekintzak burutuko ditugu.