Ostalaritzako terrazen ordenantza berria Berriozarren
Jasandako pandemia prozesuaren ondoren, ostalaritzaren egoera aldatu izanak eta gizartearen egungo beharretara egokitu beharrak, eta ordenantza Berriozarko herritarrei nola eragiten dien ikusita, ordenantza hori egungo egoerara eta Berriozarko gizartearen beharretara egokitzearen beharra suposatu du.
Izapidetze-arauek ezartzen dutenaren arabera, aurretiko parte-hartze prozesu baten ondoren, bide publikoan terrazak eta mahaitxoak arautzeko Ordenantza onartu da hasiera batean, joan den azaroko osoko bilkuran.
NAOn hasierako onespenaren iragarkia argitaratu ondoren, jendaurrean jartzeko 30 eguneko epea irekiko da hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan, egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte herritar eta enpresa edo negozio guztiek.
Epe hori amaituta alegaziorik aurkezten ez bada, azken testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den unean jarriko da indarrean behin betiko.
Alegazioak aurkeztuz gero, eztabaidatu egingo dira eta, egoki iritziz gero, gehitu edo ez, eta Udalbatzak behin betiko onartuko du azken testua.
Ordenantza berri hau onartzeak herritarrentzat zein ostalaritzarentzat kontuan hartu beharreko aldaketa garrantzitsuak dakartzanez, testu OSOA irakurtzea gomendatzen da terrazak eta mahaitxoak arautzeko baldintza berriak ezagutzeko eta alegazioak aurkeztu ahal izateko. Alegazio guztiak beharrezkoak dira Berriozar osoaren sentimendua ezagutzeko eta arauak guztien onarpen-maila ahalik eta handiena izan dezan lortzeko.