Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2022ko azaroak 9

Parte hartu Euskaraldian

Berriozarko Udalak bat egiten du Euskaraldiarekin, gaztelaniaz hitz egiteko ditugun inertziak astindu eta 15 egunez euskaraz aritzeko ariketa sozialarekin. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izanen da.

Foto noticia

Berriozarko Udalak bat egiten du Euskaraldiarekin, gaztelaniaz hitz egiteko ditugun inertziak astindu eta 15 egunez euskaraz aritzeko ariketa sozialarekin. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izanen da.

 

Izen ematea:

Azaroaren 18ra arte eman daiteke izena, bi modutara:

 

Txapak jasotzea:

Azaroaren 7tik 18ra jaso daitezke, izena eman ondoren:

  • Goizez (9:00-14:00): Berriozarko Udaleko Euskara Zerbitzuan
  • Arratsaldez (17:00-20:00): Gaztegunean
  • Azaroaren 10ean (17:00-21:00): Kiroldegian

 

Bi rol aukeratu daitezke:

  • Ahobizi: euskaraz dakiten guztiekin euskaraz arituko da, eta lehen hitza beti euskaraz eginen du.
  • Belarriprest: Agian, beti ez du euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek berari euskaraz egitea eskatuko du.

Leku hauetan “Hitzez ekiteko garaia” banderatxoak eros daitezke 5 euroren truke

Ariguneak:

Euskaraldian txapa soinean eramango dugu euskaraz hitz egiteko aukerak handitzeko. Eta ariguneak ere sortu dira, euskaraz lasai aritzeko guneak. Leku horietan euskaraz hitz egin dezakezue lasaitasun osoz, bertako denak baitira euskaldunak:

Komertzioak:

A-zero kopiagintza

Arrosalin loradenda

Posta bulegoa

Eroski Koop.E.

Emausko trapuketariak

Ibai Mendi Kirolak

Irader Estetika

Laboral Kutxa

Larraza etxaldeen administrazioa

Rakel Soria Osteopatia Zentroa

Kirola:

BKE Herri Kirol taldea

BKE Mendi Eskola

Euskal Jai Alai

Berriozarko kiroldegia (administrazioa eta gimnasioa)

 

Zerbitzu publikoak:

Berriozarko Udaletxea

Gaztegunea

Ludoteka

Urtxintxa haur eskola

Mendialdea II ikastetxea

Berriozar institutua

Iruñalde Adinekoen Zentroa

Elkarte eta eragileak:

AEK Auzalor Euskaltegia

Berriozar Irratia

Gazte Asanblada

Talde Feminista

EMUN Koop.E.

Kiliki Elkartea

Mendialdea Guraso Elkartea

Txori Zuri dantza taldea

Xaloa Telebista

Zulo Alai Elkartea