Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2025eko maiatzak 21

Berriozarko Arau Subsidiarioetako R-8 unitatea aldatzeko herritarren parte-hartze plana.

Informazio saioa 2025eko maiatzaren 13an eginen da, asteartearekin, 17:00etan, Berriozarko Udaletxean.

Foto noticia

Herritarren Partaidetzarako Plana (APB) parte-hartze prozesuaren bide-orri gisa planteatzen da. Horren bidez, Berriozarko Arau Subsidiarioetako R-8 Unitatearen eremua garatzeko hirigintza-plangintzaren proposamenean herritarrak beren aniztasun osoan sartu nahi dira.

Parte hartzeko tresna espezifiko gisa, planak aurreikusten du informazio-saio bat egitea jabeekin/bizilagunekin eta administrazioarekin eta azken horrek deitu nahi dituen gizarte-eragileekin.

Informazio saioa 2025eko maiatzaren 13an eginen da, asteartearekin, 17:00etan, Berriozarko Udaletxean.

Hautabideak eta planeamendu proposamena azaltzean, norainokoa, tramitazioa eta aurreikusitako epeak aipatuko dira. Bertaratutakoei galderak egiteko txanda emango zaie. Bileraren emaitzatik ondorioztatuko da bigarren informazio-saio baten beharra dagoen ala ez.

Bilera amaitzeko, 15 eguneko epea zabalduko da (ekainaren 3ra arte), interesdunek beren ekarpenak edo iradokizunak aurkez ditzaten.

  • helbide elektronikoan nuestraparticipacion@gmail.com
  • edo fisikoki, Udalaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bidez.
  • PARTE HARTZEKO PLAN hau Udaletxean egongo da ikusgai.
Volver arriba