2025eko irailak 1
Jantoki Komunitarioaren aurkezpena
Irailean bi aurkezpen saio antolatu dira.
Berriozarko Udalaren Osoko Bilkurak oniritzia eman dio jubilatu eta pentsionistentzako jantoki kolektiboaren proiektuari, laster abian jarriko dena. Zerbitzu hau, “San Esteban” Jubilatuen Klubeko instalazioetan kokatuko da, eta astelehenetik ostiralera bazkariak eskainiko ditu, helburu nagusia pentsionisten eta adinekoen gizarte-interakzioa sustatzea eta euren bizitza kalitatea hobetzea izango delarik.
Irailean bi aurkezpen saio antolatu dira:
- Irailak 10, 12:00 – Jubilatuen elkartea
- Irailak 18, 18:00 – Kulturgune