Urtxintxa Haur Eskolan 2025-26 ikasturteko onarpen-prozesua
Behin betiko hirugarren onarpen zerrenda eta matrikulazioarako epea irekita

Behin-betiko hirugarren onarpen-zerrendak
Urtxintxa Haur Hezkuntza 2025-2026 ikasturterako onartutako haurren hirugarren behin-betiko zerrendak argitaratu dira.
Onartuen hirugarren behin-betiko zerrendak (kontsulta EDUCAn)
Kontsultak helbide honetara bidali behar dira: eimurtxintxa@berriozar.es
Matrikula
Matrikulak ekainaren 13an eta 16an egin ahal izango dira, Urtxintxa Haur Eskolan.
Matrikula tramitatzeko hitzordura nahitaezko agiriekin joan beharko da.
Matrikulak formalizatzeko jarraibideak.
Aurkeztu beharreko agiriak: (ez da beharrezkoa paperean eramatea hitzorduaren momentuan posta elektronikoz bidaltzen bada)
- Izena emateko formularioa behar bezala beteta (modu digitalean edo letra larri eta argiz).
- Matrikulazio kuota gisa 50 euro ordaindu izanaren frogagiria. Caixaren kontu zenbakia: ES52 2100.5184.57.2100248980. Kontzeptuan haurraren izen-abizenak jarri.
- Haurraren Osasun Identifikazio Txartela (OTI).
- Familia-unitateko kide konputagarri guztien 2024ko zerga-ekitaldiari dagokion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena, edo Hezkuntza Sailari baimena ematea, kontsulta dezan. Egiteko betebeharrik ez badago, hori egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala aurkeztu beharko da, beste errenta edo diru-sarrera batzuk jaso direla egiaztatzen duten agiriekin batera. Azkenik, diru-sarreren zinpeko aitorpena eta egoera sozioekonomikoa egiaztatzen duen txosten soziala aurkeztu ahal izango dira. Agiri hori aurkezteko epea 2024ko zerga-ekitaldiari dagokion pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenaren kanpainaren azken egunera arte atzeratu ahal izango da.
- Ordainagiriak helbideratuko diren banketxearen kontu zenbakia, titularra eta zenbakia adierazita.
- Hala badagokio, haurra behar bezala artatzeko beharrezkoa den osasun-informazioa.
- Hala badagokio, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera izandako jaiotzengatik familia-unitatea osatzen duten pertsonen kopuruaren aldakuntza egiaztatzen duen dokumentazioa.
Matrikula ez bada adierazitako epean formalizatzen, lortutako plaza galduko da eta ordura arte haurra egon daitekeen itxaron-zerrendetatik eratorritako eskubideak bertan behera geratuko dira.
Onarpen-prozesuari buruzko informazio orokorra otsailaren 20ko 56/2025 Ebazpenean eta martxoaren 1eko 16/2024 Foru Aginduan dago araututa.