Euskara ikasteko dirulaguntzak
Berriozarko Udalaren dirulaguntza
Berriozarko Udalak diru-laguntzen deialdia ireki du euskara ikastea errazteko. Diru-laguntza horiek ikastaroaren zenbatekoaren % 40 ordainduko dute, eta udalerrian erroldatuta daudenek nahiz mikroenpresetan lan egiten dutenek edo Berriozarren autonomo gisa aritzen direnek eskatu dezakete.
Ikastaro intentsiboak, estentsiboak, autoikaskuntza eta barnetegiak sartzen dira diruz laguntzekoen artean.
- Epeak:
-
- 1. epea: Urriaren 6tik abenduaren 5era (IREKITA)
- 2. epea: ekainaren 1etik uztailaren 15era (EPEA ITXITA)
-
- Agiriak:
Euskarabidearen dirulaguntza (Nafarroako Gobernua)
Euskarabideak diru-laguntza deialdi berri bat ireki du, euskara ikasi nahi duten eta deialdia argitaratzean Nafarroan bizi diren 16 urtetik gorako pertsonentzat. Diru-laguntza hauek bateragarriak dira Berriozarko Udalak ematen dituenekin, eta horrek laguntza ekonomiko handiagoa ematen die hizkuntza ikasten aurrera egin nahi dutenei.
Kopuruari dagokionez, ikastegi publiko zein euskaltegi homologatuetan A1 maila egingo duten ikasleei Euskarabideak % 100era arteko laguntzak emanen ditu maila horretan. Gainontzeko mailetan, 475 eurora arteko dirulaguntzak jaso ahal izanen dituzte aurrez aurreko ikastaroetan, eta laguntza horiek bateragarriak izanen dira toki entitateek ematen dituzten laguntzekin.
Deialdiak bi modalitate ditu, ikastaroak egiteko egunen arabera. A modalitatea 2025eko urtarrilaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean hasten diren eta urte bereko irailaren 30a baino lehen amaitzen diren ikastaroei dagokie. B modalitatean, 2025eko irailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasi eta 2026ko ekainaren 30ean amaitzen diren ikastaroak sartzen dira.
- Epea:
- B modalitatean eskaerak aurkezteko epea irailaren 1etik urriaren 31ra arte egonen da zabalik. (IREKITA)
- info+ eta agiriak: