Tokiko Agenda 21. Herritarrek parte hartzeko galdera-sorta
Berriozarko Udala hasi da Tokiko Agenda 21 berritzen
Berriozarko Udala, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, Tokiko Agenda 21 berritzen ari da. Planifikazio-tresna bat da, udal-iraunkortasuna eta gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren arteko oreka lortzea helburu duena.
Berriozarko Udalaren Tokiko Agenda 21 orain dela 15 urte ezarri zen eta, haren eskutik, ekimen ugari abiatu dira udal-kudeaketan ingurumen arloko balioak integratzeari begira.
Urtetako lana eginda, udalerriaren egoera jasangarritasunaren ikuspegitik berrikusteko unea iritsi da, baita TA21ren helburuak eta neurriak birplanteatzeko ere, bultzada berri bat emateari begira.
Berriozarko Tokiko Agenda 21aren Tokiko Ekintza plana prestatzen
Herritarrek parte hartzeko galdera-sorta
Udazken honetan egindako herritarrentzako foroen ondoren, Tokiko Agenda 21aren datozen urteetako ekintza egituratuko duten lau ildo estrategiko aukeratu dira.
Berriozarko Tokiko Agenda 21erako ildo estrategikoak
- Hiri-kalitatea hobetzen
Hirigintza bizi-kalitaterantz eta Ezkaba mendiarekiko harremaneranatz bideratuz, oinezkoentzako-espazioak sustatuz eta oinezkoen eta txirrindularien mugikortasuna ahalbidetuz.
- Gizarte-kohesioa eta ekintzailetza ahalbidetzen.
Behar sozialetan arreta jarriz eta tokiko garapena sustatuz ekintzailetza laguntzeko, formatzeko eta sustatzeko ekintzekin.
- Energia eta klima-aldaketa
Klima-aldaketari aurrezpeneko eta energia-eraginkortasuneko jarduketen bidez aurre eginez zein energia berriztagarriak eta mugikortasun jasangarria sustatuz.
- Herritar aktiboak
Herritarren inplikazioa sustatuz hezkuntza-tresnen, kanpainen eta parte-hartze aktiborako mekanismoen sustapenaren bidez.
Horretarako, funtsezkoa da orain abiatzen ari garen herritarren partaidetza; galdera-sorta honen bidez, interesgarrienak iruditzen zaizkizun ekintza-ildoetan jarduteko proposamenak egin ditzakezu.
.