2020eko urriak 20
Tokiko merkataritzari zuzendutako formakuntza hitzaldia
Pasa den ostegunean, urriak 15, Berriozarko berraktibatze sozioekonomikorako Planaren baitan, tokiko saltokiekin hitzaldi berri bat antolatu zen. Formakuntza hau, Covid-19aren protokoloaren eta garbiketarako zein desinfekziorako jarraibideen ingurukoa izan zen. Hitzaldia, Raquel Larrayak, Usalanda Enpresa Publikoko arduradunak eskaini zuen. Usalandaren posta elektronikoa tokiko merkataritzaren esku utziko dugu, gai honen inguruan sortu daitekeen edozein duda argitzeko: usalanda@gmail.com
Bileran emandako dokumentua kontsultatzeko, hemen klik egin. (Gaztelaniaz)