2024ko ekainak 11
Txandakako aparkalekuak
Berriozarko Udalak txandakako aparkalekuak jarri ditu Etxaburua eta Kaleberri kaleetan. Plaza berri horiekin, Berriozarrek dagoeneko 14 txandakako plaza ditu Kaleberri-Etxaburua merkataritza-gunean. Laster zamalanetarako 2 gune egokituko dira Etxaburua kalean, goizeko ordutegian.
Erabaki horien helburua Berriozarko merkataritza-gunerako sarbidea erraztea da. 10 minutuko aparkalekuak izango dira, tokiko merkataritzan erosketak egitea eta kargatzea errazteko.
Herritarrei eskatzen zaie plaza horien erabilera arduratsu eta solidarioa egitea, komunitatearen eta gure tokiko merkataritzaren mesedetan.