Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2019ko martxoak 2

Udal hauteskundeak, Autonomikoak eta Europako Parlamenturako 2019ko maiatzaren 26ko Hauteskundeak. Hautesle-zerrendak ikusgai.

Udal hauteskundeak, Autonomikoak eta Europako Parlamenturako 2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetako hautesle-zerrendak jendaurrean egonen direla apirilaren 8tik 15era, Hauteskundeen Erregimen Orokorrari buruzko 5/1985 Lege Organikoak 39.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Aipatutako epearen barneko lanegunetan interesatuek hauteskunde-erroldako zerrendak ikusi ahalko dituzte Berriozarko Udalaren Auzo Bulegoan (8etatik 14etara, Euskal Herria Plaza, 1), baita horietan sartzeko edo ateratzeko erreklamazioak egin ere.

Erreklamazioak aurkezteko epea luzaezina da.

Volver arriba