Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2023ko maiatzak 14

Udaltzain laguntzaile lanetan aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproba baten bidez osatzeko deialdia, gero Berriozarko Udalean sortzen diren beharren arabera aldi baterako kontratatuak izateko.

Probaren behin-behineko emaitzak argitaratutak.

Foto noticia

Deialdi honen xedea da udaltzain laguntzaile lanetan aritzeko izangaien zerrenda bat osatzea, gero Berriozarko Udalean sortzen diren beharren arabera aldi baterako kontratatuak izateko administrazio araubidean, hori guztia Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legean, 24.1 artikuluan, xedatutakoaren babesean. Hain zuzen, artikulu horretan jasotzen da, tokiko polizia edo udaltzaingoa duten Nafarroako toki-entitateekin lotuta, aukera egongo dela aldi baterako kontratatzeko, eginkizunak eraginkortasunez betetzeko, eginkizun horiek ukiturik gertatu badira absentismoaren edo aldi baterako absentziarako beste arrazoi batzuen ondorioz, lanpostu hutsak betetzearen ondorioz edo segurtasun publikoarekin lotutako salbuespeneko edo behin-behineko beharren ondorioz.

Eskabideak I. eranskinean jasota dagoen ereduaren araberakoak izango dira eta, nahitaez, telematikoki aurkeztuko dira, Berriozarko Udalaren erregistro orokor elektronikoaren bidez , eta badago aukera NAN elektronikoaren/ Ziurtagiri elektronikoaren bidez, edo Cl@veren bidez ere aurkezteko.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

Deialdia (NAOra lotura)

Informazio guztia egoitza elektronikoan

 

Volver arriba