Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2026ko maiatzak 26

Urtxintxa Haur-eskola. 2026-2027 ikasturteko onarpen-prozesua.

Behin betiko hirugarren onarpen zerrenda eta matrikulazioarako epea irekita

Foto noticia

Behin-behineko onartuen zerrenda

Urtxintxa Haur Eskolan 2026-2027 ikasturterako onartutako haurren hirugarren behin-behineko zerrendak argitaratu dira.

Onartuen behin-behineko zerrenda (kontsulta EDUCAn).

Kontsultak helbide honetara bidali behar dira: eimurtxintxa@berriozar.es

Onartuen behin betiko zerrendak eta matrikula

Matrikulak ekainaren 1ean eta 2an egin ahal izango dira Berriozarko Udaletxeko Kultura Sailean (lehenengo solairuan). Matrikula egin behar dutenei udaletxetik deituko zaie hitzordua emateko.

Matrikula tramitatzeko hitzordura nahitaezko agiriekin joan beharko da.

MATRIKULA JARRAIBIDEAK_2026-2027

Aurkeztu beharreko agiriak: (ez da beharrezkoa paperean eramatea hitzorduaren momentuan posta elektronikoz bidaltzen bada)

  • Izena emateko formularioa behar bezala beteta (modu digitalean edo letra larri eta argiz).
  • Haurraren Osasun Identifikazio Txartela (OTI).
  • Familia-unitateko kide konputagarri guztien 2025eko zerga-ekitaldiari dagokion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena, edo Hezkuntza Sailari baimena ematea, kontsulta dezan. Egiteko betebeharrik ez badago, hori egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala aurkeztu beharko da, beste errenta edo diru-sarrera batzuk jaso direla egiaztatzen duten agiriekin batera. Azkenik, diru-sarreren zinpeko aitorpena eta egoera sozioekonomikoa egiaztatzen duen txosten soziala aurkeztu ahal izango dira. Agiri hori aurkezteko epea 2025eko zerga-ekitaldiari dagokion pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenaren kanpainaren azken egunera arte atzeratu ahal izango da.
  • Ordainagiriak helbideratuko diren banketxearen kontu zenbakia, titularra eta zenbakia adierazita.
  • Hala badagokio, haurra behar bezala artatzeko beharrezkoa den osasun-informazioa.
  • Hala badagokio, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera izandako jaiotzengatik familia-unitatea osatzen duten pertsonen kopuruaren aldakuntza egiaztatzen duen dokumentazioa.

Matrikula ez bada adierazitako epean formalizatzen, lortutako plaza galduko da eta ordura arte haurra egon daitekeen itxaron-zerrendetatik eratorritako eskubideak bertan behera geratuko dira.

Onarpen-prozesuari buruzko informazio orokorra urtarrilaren 22ko 6/2026 Ebazpena eta martxoaren 1eko 16/2024 Foru Aginduan dago araututa.

 

Volver arriba