2022ko otsailak 9
Urtxintxa Haur Eskolako ateak zabaltzeko eguna

Familia agurgarriak:
Berriozarko Udalaren Urtxintxa Haur Eskolak ateak zabaltzeko eguna eginen du 2022ko otsailaren 22an.
Haur Eskolako proiektu pedagogikoa eta hezitzaileen taldea ezagutarazi nahi dizkizuegu.
Osasun-neurrietara egokitzeko, ordua eskatu beharko da, talde txikitan egingo baitugu bisita. Otsailaren 14tik 18ra ordua eskatu ahal izango da Urtxintxa Haur Eskolara deituz 948309439 telefonora 12:30etik 14:30era.
Gurekin elkartzeko gonbidapena 2022-2023 ikasturterako aurre-inskripzioak eginen dituzten familiei zuzendua dago, baita egun Eskolan dauden familiei ere.
Zuen zain egonen gara.
Eskolako Hezitzaileen Taldea
Ateak zabaltzeko eguna